Mezuen ezarpenak
Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak mezuen ezaugarreiak ezartzeko.
● Ezarpen orokorrak — zure telefonotik bidalitako mezuak gordetzeko, mezuak
bidalita izanik memoria betetzen denean, mezu zaharrak gainidatzi ahal izateko eta
mezuei lotutako bestelako lehentasunak ezartzeko
● Testu mezuak — bidalagiriak eratzeko, SMS eta SMS e-mail mezu zentroak
ezartzeko, karaktere mota hautatzeko eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak
ezartzeko
● Multim. mezuak — bidalagiriak eratzeko, multimedia mezuen itxura ezartzeko,
multimedia mezuak eta iragarkiak jasotzeko eta mezuei lotutako bestelako
lehentasunak ezartzeko
● E-mail mezuak — e-mailak jasotzea ahalbidetzeko, e-mail bateko irudiaren
tamaina ezartzeko eta e-mail baten inguruan nahiago diren beste gauza batzuk
zehazteko.
Mezularitza
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
18
7. Kontaktuak
Hautatu Menua > Kontaktuak.
Izenak eta telefono zenbakiak telefonoaren memorian eta SIM txartelaren memorian
gorde ditzakezu. Telefonoaren memorian, kontaktuak zenbaki eta testu elementuekin
gorde ditzakezu. SIM txartelaren memorian gordetako izenak eta zenbakiak honela
adierazten dira:
.
Kontaktu bat gehitzeko, hautatu Izenak > Aukera > Kontak. berr. gehi.. Kontaktu
bati xehetasunak gehitzeko, ziurtatu erabiltzen ari den memoria Telefonoa edo
Telefonoa eta SIM dela. Hautatu Izenak, joan izenera, eta hautatu Xehet. >
Aukera > Gehitu xehetasun..
Kontaktu bat bilatzeko, hautatu Izenak eta korritu kontaktu-zerrenda edo sartu
izenaren lehenengo hizkiak.
Kontaktu bat telefonoko memoriatik SIM txartelaren memoriara kopiatzeko, hautatu
Izenak, joan kontaktura eta hautatu Aukera > Kontak. kopiatu. SIM txartelaren
memorian, izen bakoitzeko telefono-zenbaki bakarra gorde dezakezu.
Zure kontaktuarentzat SIM txartela edo telefono-memoria hautatzeko, kontaktuen
izenak eta zenbakiak nola bistaratu hautatzeko, eta kontaktuentzako memoria-edukia
ikusteko, hautatu Ezarpenak.
Bisita-txartel gisa bidal eta jaso dezakezu pertsona batekin harremanetan jartzeko
informazioa; vCard estandarra onartzen duen gailu bateragarri batetik. Bisita-txartel
bat bidaltzeko, hautatu Izenak, bilatu zeinaren informazioa bidali nahi duzun
kontaktua eta hautatu Xehet. > Aukera > Bisita txart. bidali.
8. Deien erregistroa
Zure deiei, mezuei, datuei eta sinkronizazioari buruzko informazioa ikusteko, hautatu
Menua > Erregistroa eta eskuragarri dauden aukeretatik.
Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta zerbitzuen faktura aldatu
egin daiteke, sarearen ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren arabera.
9. Ezarpenak
Profilak
Zure telefonoak zenbait ezarpen talde ditu (profilak esaten zaie). Profil horientzat
telefono tonuak pertsonalizatu daitezke, gertaeren eta inguruneen arabera.
Hautatu Menua > Ezarpenak > Profilak, nahi duzun profila eta aukera hauetako bat:
● Aktibatu — hautatutako profila aktibatzeko