Sartu microSD txartela
Nokiak telefono honetan erabiltzeko homologatutako microSD txartelak bateragarriak
bakarrik erabili. Nokiak, homologatutako industria estandarrak erabiltzen ditu
memoria txarteletarako, baina marka batzuk, agian, ez dira guztiz bateragarriak
telefono honekin. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa
kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Zure telefonoak 2 GB-rainoko edukiera duen microSD txartela onartzen du.
1. Ireki memoria-txartelarentzako zirrikituaren estalkia.
2. Sartu txartela, ukitze-azala gora begira duela, memoria-txartelaren zirrikituan, eta
bultza bere lekura iristean blokeatzen den arte.
3. Itxi memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.