Nokia laguntza
Ikusi www.nokia.com/support edo zure tokiko Nokiaren webgune, gida honen
azkeneko bertsioa, informazio gehiago, deskargak eta zure Nokia produktuaren
lotutako zerbitzuak eskuratzeko.
Konfigurazioa ezartzeko zerbitzua
Deskargatu zure telefonoaren modeloari dagozkion doako konfigurazio-ezarpenak
(MMSarenak, GPRSarenak eta posta elektronikoenak, esaterako) eta bestelako
zerbitzuak, hemen: www.nokia.com/support.
Nokia Care zerbitzuak
Nokia Care zerbitzuekin harremanetan jarri behar izanez gero, begiratu
Nokia Care kontaktu-zentroen tokiko zerrenda, hemen:
www.nokia.com/customerservice.
Mantentzea
Mantentze-zerbitzuetarako, begiratu gertueneko Nokia Care puntua, hemen:
www.nokia.com/repair.
2. Lehen pausoak
Sartu SIM txartela eta bateria
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kaltetu daitezke tolestu edo marratu daitezke
eta, beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.
1. Sakatu eta lerratu atzeko tapa telefonoaren azpiko aldera, eta kendu tapa (1).
2. Kendu bateria (2).
3. Sartu heldulekuan SIM txartela, ukitze-azala behera begira duela (3).
4. Sartu bateria (4), eta berriro jarri atzeko tapa (5).