Memoria partekatua
Telefonoaren ondorengo funtzioek memoria bera erabil dezakete: multimedia
mezularitza (MMS), e-mail aplikazioa, istanteko mezuak. Aukera horietakoren bat
erabiliz gero memoria konpartitzen duten gainerako aukerentzat dagoen memoria
murriztu egin liteke. Memoria beteta egonez gero eta memoria konpartitzen duen
aukeraren bat erabili nahi izanez gero, memoria beteta dagoela dioen mezu bat ager
daiteke zure telefonoan. Hori gertatuz gero, aurrera jarraitu baino lehen memoria
konpartitzen duten aukeretan gordetako informazio edo sarreraren bat ezabatu
beharko da.