gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Karpetak ikusteko, hautatu Menua > Galeria.
12. Baliabideak
Kamera eta bideoa
Zure gailuak 1600x1200 pixel dituzten irudiak atzematen ditu.
Atera argazki bat
Irudi geldiko funtzioa erabiltzeko, hautatu Menua > Media > Kamera, edo bideo
funtzioa piztuta badago, ezkerrera edo eskuinera eraman. Irudia hartzeko, hautatu
Kaptura.
Zoomarekin handiagotzeko edo txikiagotzeko, gorantz edo beherantz eraman kamera
moduan.
Tenporizadore automatikoa aktibatzeko, edota irudiak sekuentzia azkarrean
ateratzeko, hautatu Aukera eta nahi den aukera.
Aurrebista modua eta ordua ezartzeko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Irud.
aurreikus. denb..
Bideo-klipa grabatu
Bideo funtzioa erabiltzeko, hautatu Menua > Media > Bideoa. Bideoa grabatzen
hasteko, hautatu Grabatu.
Grabatzerakoan, bideo-kalitate baxuagoarekin denbora-tarte luzeagoan graba daiteke.
Kalitatearen ezarpenak aldatzeko, eta bideokliparen gehienezko denbora-tartea
ezartzeko, hautatu Menua > Media > Kamera > Aukera > Ezarpenak >
Bideoklip-kalitatea, edo Bideo kliparen luzera.
FM irratia
FM irratia entzuteko, gailuak haririk gabeko antena ez den beste antena bat erabiliko
du. Aurikular edo osagarri bateragarria jarri behar zaio gailuari FM irratiak
funtzionamendu egokia izan dezan.