Nokia 5130 XpressMusic - Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko

background image

Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko

Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >

Berr. fabr. ezarp. eta aukera hauetariko bat:
Berrez. ezarp. soilik — datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen guztiak

berrezartzeko

Guztiak berrezarri — datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak

berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,

media artxibategiak eta aktibazio kodeak

10. Operadore menua

Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio

gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau

zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.

11. Galeria

Zure telefonoak eskubide digitalen kudeaketa sistema (DRM) du, erositako edukiak

babesteko. Begiratu beti bidaltze-baldintzak eta haien edukia zein aktibatzeko kodea

zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights

Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien

jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0,

OMA DRM 1.0 forward lock eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu .

DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka

babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko

eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure

telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik

beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak

erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio

kode bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.