Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko
Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Berr. fabr. ezarp. eta aukera hauetariko bat:
● Berrez. ezarp. soilik — datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko
● Guztiak berrezarri — datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,
media artxibategiak eta aktibazio kodeak
10. Operadore menua
Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau
zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.
11. Galeria
Zure telefonoak eskubide digitalen kudeaketa sistema (DRM) du, erositako edukiak
babesteko. Begiratu beti bidaltze-baldintzak eta haien edukia zein aktibatzeko kodea
zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu
DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0,
OMA DRM 1.0 forward lock eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu .
DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka
babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko
eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure
telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik
beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak
erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio
kode bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.