Ahots-komandoak eta ahots-markaketa
Erabili zure telefonoa ahots-komandoa esanaz, eta egin dei bat Kontaktuak atalean
gordetako izen bat esanaz.
Ezarpenak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
22
Ahots-komandoak eta ahots-markaketa hizkuntzaren araberakoak dira. Ahots-
ezagutza ezin da hizkuntza guztietan erabili. Zein hizkuntzatan erabil daitekeen
ikusteko, hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Hizkuntza ezarpenak >
Ahots errep. hizk.. Ezagutzeko hizkuntza ezartzeko, hautatu nahi den hizkuntza.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
Zure telefonoko ahots-ezagutza zure ahotsera trebatzeko, hautatu Menua >
Ezarpenak > Telefonoa > Ahots-azterketa > Ahots-azt. praktikatu.
Funtzioren baterako ahots-komando bat aktibatzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Telefonoa > Ahots-azterketa > Ahots-komandoak, eginbidea eta funtzioa.
ikonoak ahots-komandoa aktibatuta dagoela adierazten du.
Ahots-komandoa aktibatzeko, hautatu Gehitu. Aktibatutako ahots-komandoa
erreproduzitzeko, hautatu Errepro..
Ahots-komandoak kudeatzeko, joan funtzio batera eta hautatu Aukera.
Ahots-komandoak edo ahots-markaketa erabiltzeko, egonean moduan, eduki sakatuta
eskuineko aukeraketa tekla. Tonu labur bat entzuten da, eta pantailan Hitz egin
orain agertzen da. Esan komandoa edota deitu nahi diozun kontaktuaren izena. Ahotsa
arrakastaz ezagutzen bada, bat datozenen zerrenda proposatzen da pantailan.
Telefonoak zerrendako lehenengo elementua erreproduzitzen du. Komandoa zuzena
ez bada, joan beste sarrera batera.